Arroiletan edo amildegietan, uharretan edo mendiko ibaietan oinez edo igerian aurrera egitean datza kirol hau, eta hainbat teknika eta material berezi erabiltzen dira.
XX. mendearen hasieratik, arroiletan aurrera egiteko teknika erabili izan da mendiko ibilaldietan. Testuinguru horretan gauzatu zen FEDMEren Estatutuetara atxikitako espezialitatea, gaur egun arroila-jaitsiera izenez ezagutzen duguna.
Ibaiek, ekosistema lineal gisa, gizakion arreta erakarri dute historiaurretik. Aldi historiko bakoitzean arrazoi bereziak izan dira gure arreta erakartzeko. Edateko uraren eta elikaduraren iturri izan dira, bai eta komunikabide ere, garai guztietan. Kutsadura jasan izan dute beti, naturalki.
Urak, ingurunean eragiten duen elementua izanik, oso ezaugarri garrantzitsuak dituen biotopoa eratzen du. Emaria, abiadura edo propietate kimikoak berezko elementu ditu, eta kontuan izan behar dira, ezaugarri bereziak esleitzen baitizkiote ekosistema honi.
Beste euskarri bat ibaiaren beraren euskarri fisikoak, ibaiaren ibilguko material geologikoek, horien kokapenak eta topografiak nahiz higatzeko eta garraiatzeko prozesuek osatzen dute; arroilaren edota amildegiaren morfologia eratzen dute horiek guztiek, eta horietatik aurrera egiteko aukera dago.
Beraz, arroilen jaitsierari dagokion kirol-praktikan hainbat faktore izan behar dira kontuan, jarduera ahalik eta modu iraunkorrenean egin ahal izateko
Lotutako bideoak
Bigarren hitzordua Salamancako La Olan izan da EMFko 11 eskalatzailerekin
Ostiral honetan, urriaren 29an, Ordiziako Herri Antzokian Euskal Mendizaletasunaren XXV. Gala ospatu da, Ordiziako Mendizaleak elkartearen 75. urteurreneko ekitaldien barruan.
Lide Urrestarazuren hirugarren postu bikaina emakumezkoetan