Barrunbe geologiko natural batzuk (haitzuloak, leize-zuloak edo harpeak) aztertzean datza jarduera hau, eta jaisteko eta mugitzeko teknika eta ekipo bereziak erabiltzen dira, kirola egiteko xedez. Haitzuloetan, liluratu eta harritu egiten gaituzten askotariko forma ederrak aurki ditzakegu, espeleotemak (estalaktitak, estalagmitak, kanpainak eta zutabeak), bai eta marmolezko formazioak ere, garaiera handiko ganberetan.
Oinarrizko ekipoa: kaskoa, kopeta-argia eta ordezko bateriak, lurzoruaren marruskadura jasango duten jantziak, garbi daitezkeen gomazko botak, xingola isolatzailea edo paketatzeko zinta, eta txirrika bat, haitzuloa ezagutzen ez badugu eta aztertu nahi badugu erabiltzeko. Haitzuloaren arabera, sokak, uhalak eta eskalatzeko materiala, ekipoaren motxila, urpean sar daitekeen esku-argia, oxigeno-tutuak edo botilak (haitzulo barruko uretan murgiltzeko) ere beharrezkoak izan daitezke. Aldatzeko jantziak eta oinetakoak.